Landareak izaki bizidunak dira. Hazietatik sortu, hazi eta ugaldu egiten dira. Hazteko, landareek ura, airea eta eguzkiaren argia behar dute, baita lurretik lortzen dituzten zenbait substantzia ere.Landareek zenbait atal dituzte:
-Sustraia lurpean dago. Landareak lurrari eusteko eta ura xurgatzeko balio du, baita landareak behar dituen beste substantzia batzuk xurgatzeko ere.
-Zurtoinetik adar meheak irten daitezke.
-Hostoak zurtoinetik irteten dira. Berdeak dira.
Landare askok loreak eta fruituak dituzte. Fruituen barruan haziak daude.
Landare motak:
-Zihaitzek zurtoin gogorra eta lodia dute: enborra. Adarrak ere gogorrak dira eta enborretik sortzen dira, lurretik altuera handira.
-Zuhaixkek ere enborra dute, baina oso motza da. Adarrak gogorrak dira eta lurretik gertu ateratzen dira beti.
-Belarrak txikiagoak dira. Zurtoin bigunak eta berdeak dituzte.


0 comentarios:
Publicar un comentario